Eusko gudari batek askatasunarekin amesten duen bezalaxe, nik nire printze urdinarekin amesten dut. Eusko gudari batek herriari bere odola eskaintzen dion bezalaxe, nik nire bihotza eskaintzen dizut. Eusko gudari batek indepedentzia lortzeko gudan dena ematen duen bezalaxe, nik zu lortzearren dena emango dut. Dena emango dut zeren ni ere gudari bainaiz, maitasunaren barrikadan, zure bihotzaren jabe bihurtzeko borrokan.
(2008-02-11) Fernando Morillok bisita egin zigun astelehenean. Hori dela eta, Izar Malkoak izeneko liburua irakurri genuen; eta aurretik, Dorretxe zaharreko liburua ere irakurrita genuen. Bere burutazio bitxiak, ligatzeko sekretutxoak eta idazle aldetik dituen ikuspegia zenbait gaiekiko entzunaz arratsalde ona pasa genuen. Bestalde bere etorkizunerako proiektuak, argitaratzeko prest zituen liburuak eta asmoak ere azaldu zizkigun.