viernes, 14 de marzo de 2008

...SENTIMENDU BEREZI HORI SORTZEAN...


Nire erraietan sentimendu berezi hori sortzean,
gauaren ilunean ilargiari begiratu
eta zure begirada lizunaz naiz oroitzen.
Nire erraietan sentimendu berezi hori sortzean,
tximeletak sentitzen ditut barnean
eta dizdira nire begietan.
Nire erraietan sentimendu berezi hori sortzean,
nire bihotzaren sarrailak ireki
eta maite zaitut nahi dizut esan.

miércoles, 5 de marzo de 2008

...MILLA HITZ SENTIMENDU BAKARRERAKO...

Neguko gris kolorezko arratsalde batean,
behe lainoz estaliriko kale kantoi batean,
gure begiek elkar ikusi nahi zuten,
nire larruak zurearen kontra egon nahi zuen.
Maitasunaren eta desioaren esanahiak ezagutu genituen,
zoramenaren eta plazerraren mugak zeharkatu genituen.
Maitasunaren bide korapilatsuan murgildurik,
ni nire sentimenduetan barneraturik eta nire bihotza zurearen bila galdurik,
nire bihotza zurearen bila galdurik, munduko su-pizgailu guztiak lapurtuko nituela hitz eman nizun,
gure barneko sua iñoiz ez zela itzaliko zihurtatu nahi bainizun.

...SARA IZENEKO GIZONA...

Bernardo Atxaga
(Pamiela)

ARGITALETXEKO ORRIALDEAN DATORREN PASARTEA:
Garai nahasi haietan, asko izan ziren historia xume baten jabe egitera iritsi zirenak. Haietariko bat Martin Saldias izan zen, Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura borrokatutako gizona, gerrara bere gogoz joan zena, eta adiskideek Sara goitizenaz ezagutzen zutena. Bere historia, edo hobeki esanda, bere historiaren zatirik arriskutsuena, bidaia batez hasi zen...

NIRE IRITZIA:
Hasiera nahiko pisutsua egin zait baina gerora gehiago erakarri nau liburuak. Liburua lehenengo karlistadan kokatzen da eta garaiko egoera politikoaren berri ematen digu hasieran, bestalde, soldaduak nola gupidarik gabe borrokatzen diren guda odoltsuetan azaltzen digu. Zumalakarregi jeneralari dion mirespena dela eta honen laguntzarako,zelatari gisa sartzen den gizon bat dugu protagonista eta bere eguneroko gorabeherak kontatzen dizkigu. Asko gustatu zaizkit kapitulu amaierako bakoitzaren erreflexuak, bakoitzak gerra honekiko duen ikuspuntua azaltzen dute. Amaiera, berriz, ez da nik espero nuen bezalakoa izan; izan ere, amaierarate ez dakizu zein izango diren infiltratuak, eta ez nuen uste Saldias gudaren aurka azaldu eta Bilbora itzuliko zenik.

...IZAR MALKOAK...



Fernando Morillo
(Aizkorri)

ATZEKO AZALEKO SINOPSIA:
Beñat informatika munduan murgildurik dabilen gaztea da, hacker izateko bidean ondo kokatua. Bi neska ibiliko zaizkio inguruan: bata jatorragoa, dudarik gabe; bestea misteriotsuagoa eta erakargarriagoa, bizimodu ilunekoa eta asmo ezkutukoa. Zoratzeraino menperatuko du bigarrenak Beñat, nahiz eta mutilak horren jakitun egon. Sexuaren eta ilunaren erakargarritasuna, ordea, handia da.

NIRE IRITZIA:
Asko gustatu zait liburu hau. Gure adineko nerabe baten bizipenetan oinarriturik dago, eta oso modu dibertigarrian kontatua. Gaztearen maitasunarekiko gorabeherak ditu hizpide eta arazoen aurrean bihotzarekin pentsatzen du nahiz eta buruak kontrakoa adierazi. Istorioa oso erreala da eta gure adineko edozein senti daiteke honekin identifikatua. Zenbait zati erotiko nahiz erromatiko ditu. Maitasun nobelak gustuko dituen edonori gomendatuko nioke irakur dezan.