viernes, 22 de febrero de 2008

...NIRE ARIMAREN KONKISTATZAILEA...

Zure begirada lizunak
nire arima zeharkatzean,
desira eta zirrarak
nire erraiak inbaditzean,
zure gorputz lirainaz

liluraturik geratzean garagardo artean,
garagardo artean `etor zaitez nirekin´
xume bat xuxurlatzean.

...MAITASUNAREN GUDAN...

Eusko gudari batek askatasunarekin amesten duen bezalaxe,
nik nire printze urdinarekin amesten dut.

Eusko gudari batek herriari bere odola eskaintzen dion bezalaxe,
nik nire bihotza eskaintzen dizut.
Eusko gudari batek indepedentzia lortzeko gudan dena ematen duen bezalaxe,
nik zu lortzearren dena emango dut.
Dena emango dut zeren ni ere gudari bainaiz, maitasunaren barrikadan, zure bihotzaren jabe bihurtzeko borrokan.

..FERNANDO MORILLOREN BISITA...

(2008-02-11)
Fernando Morillok bisita egin zigun astelehenean. Hori dela eta, Izar Malkoak izeneko liburua irakurri genuen; eta aurretik, Dorretxe zaharreko liburua ere irakurrita genuen. Bere burutazio bitxiak, ligatzeko sekretutxoak eta idazle aldetik dituen ikuspegia zenbait gaiekiko entzunaz arratsalde ona pasa genuen. Bestalde bere etorkizunerako proiektuak, argitaratzeko prest zituen liburuak eta asmoak ere azaldu zizkigun.

viernes, 8 de febrero de 2008

..MAITASUNAREN BARRIKADA..


Galdurik ikusten dut neure burua barrikada hontan,
zure bihotzaren jabe bihurtzeko borrokan,
zure ezpainak eta aurpegi eztia musukatzeaz ametsetan,
nirea ez zarela ohartzean inguratzen nauten lau paretak kolpatuaz zoramenean,
eta nire malkoak arroilak sortuaz zure begi dizdiratsuen oroitzapenean

..ILARGI BETEKO GAU ZORIONTSUAK..


Ilargiaren argitan, gauak bere mantu beltzaz gu estaltzean
ilargiaren argitan, haize epelaren laztanean
ilargiaren argitan, kresal usainaren goxotasunean
ilargiaren argitan, isiltasuna nagusitzean

ilargiaren argitan, zure begien dizdirak nire bihotzari bidea argitzean
ilargiaren argitan, bion begiradak gurutzatzean

ilargiaren argitan, bion gorputzek bat egitean
zure ezpainen desira zen nagusi gauaren ilunean.

jueves, 7 de febrero de 2008

..ZU SOILIK..


Zu zara nire bihotzaren taupaden arrazoi,
zu zara nire malkoen erantzule,
eta irrien ikusle.
Zu zara nire bizitzaren gidari, zu soilik.
Ikusi zintudanetik ezin baitzaitut ahaztu uneoro,
ikusi zintudanetik ezin baitzaitut nire ametsetatik ezabatu gauero.