lunes, 9 de junio de 2008

..Bizitzaren Borroka..



Ahanzturaren hormatzarra eraikiaz
eta etorkizuna koloreztatuaz,
dena emanaz
bizitzaren borrokan,
amorerik eman gabe
eta arazoei aurpegie erakutsiaz,
bizi ezazu oraina
etorkizuna amestu einean.
..Bizi ezazu oraina,
iragana ametsa baita..
Beste egun bat gehiagoz, nire gris kolorezko munduan isolaturik
beste egun bat gehiagoz, sentitzen da nire bihotza zapaldurik
itsas labarraren aurka borrokatzen diren olatu-uhinen antzera sentituaz
zure bihotzaren preso bilakatuaz, maitasunaren gudan amore emanaz
Zure bihotza, Euskal Herriak askatasuna bezain beharrezko baitut
zure bihotza, nirearen jabe egin da; egunero bera eskuratzearekin amesten baitut.

lunes, 2 de junio de 2008

..Ametsen Atzetik Hegan..



Ikustezina naizen momentu hauetan, nire hegalak zabaltzen hasten naiz.Besarkatzen nauen hodeitsu urdin batek haizearekin narama. Eta koloreak pizten dira, laranjak, gorri eta moreak. Margoztear dagoen pintura bat da.Itsasaldeko haizeak dakarren arnasak, gorantz zuzentzen ditu nire hegoak. Eta atmosferako mikrousainak odolean sartzen dira.Utz nazazu ametsetan, espazioa ere ukitu dut eta. Metalezko txorien besoetan, hasten naiz dantzan eta korrika noa kartela irakurtzen dudanean, ezin da ibili hegaletan. Puztu eta lehertu egin naiz.Eta nire zatiak ez dira ikustezinak, lurrera buruz behera bota dira harezko gazteluak egitera.Utz nazazu ametsetan, infinituaren amaiera aurkitu dut eta.


..Ametsen Atzetik Nabil Hegan..
..Baina ihes egiten didate gehienetan..

..Gizon Izandako Mutila..



Gustatu zait liburua; "Gizon izeneko mutila" ezizenez ezagutzen den gizon batek bandolero bezala zuen bizitza kontatzen digu, Fabian izeneko baten eskutik. Amodioan zorte txarra izan eta bandolero sartu zen Sevillako presondegian ezagutu zuen ibilera bitxiko gizon batekin. Hainbat abentura, maitemin eta etab. bizitzen dituzte, eta azkenik Baionara ihes egiten dute guardia zibilak beraien lapur taldea desegitean. Abenturazale amorratuei gomendatuko nieke liburu hau, anima zaitezte irakurtzera!!

jueves, 22 de mayo de 2008

...Zu Nigandik Urrun Zaudenean...


Zu nigandik urrun zaudenean...
zure begiak topatu nahian nabil
gau ilunenetan ere nire bidea argitzeko
Zu nigandik urrun zaudenean...
zure larrua desio dut
gaurik hotzenak ere bero bihur daitezen
Zu nigandik urrun zaudenean...
une oro zure izena ohiukatzen dut nire barnean
zure falta gutxiago suma dezadan
Zu nigandik urrun zaudenean...
zure beso artean egotearekin amesten dut
goizero irifar batekin esnatuz;
baina irrifar hori malko bihurtzen da,
zu nigandik urrun zaudela sumatzean.

...Desioa desio besterik ez delako...
...eta amets horiek amets gaizto bihur daitezkeelako...

jueves, 8 de mayo de 2008

BOY R.Dahl (Alfaguara)




Ez zait gehiegi gustatu liburu hau, pixka bat astuna egin zait. Egileak bere eskola garaiko abenturak eta momentu gogoangarriak kontatzen dizkigu autobiografia moduko liburu honetan. Zenbait pasarte triste ditu, adibidez bere aita eta arrebaren heriotza, bera krudelki zigortzen zuten uneak...Liburu honetako gertaerek ez daukate zerikusi handirik gure gazte denborarekin, baina gure aiton-amonen garaiko gaztaroa ulertzen lagun diezaguke. Liburua orokorrean nahiko hunkigarria da. Ez nuke inolaz ere berriro irakurriko, baina garai bateko istorioak gogoko dituztenei gomendatuko nieke.

jueves, 24 de abril de 2008

...ITSASLABARREKO ETXEA...

Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei urte izan zitueneko uda. Egunero joaten zen itsaslabarrera, bakardade bila. Behin, ustekabean, etxe bat aurkitu zuen itsaslabarrean. Uda hartan, Joanak amodioa ezagutu zuen, baina baita misterioa, beldurra eta heriotza ere. Horixe da bere koadernoan idatzi eta kontatu diguna. Horixe da liburu hau.



NIRE IRITZIA:
Asko gustatu zait liburua, atseginez irakurri dut. Protagonistak bere nerabezaroko bizipenak ditu hizpide, eta horiek guztiak bere koaderno more maitean ditu bilduak.Misterio eta maitasun kutsu bat ditu liburuak. Joanak bere lehenengo printze urdina ezagutuko du eta, bestelade, itsaslabarrean etxe misteriotsu bat aurkitzen dute eta, bertan, hainbat abentura eta momentu zirraragarri igaroko dituzte.Edozeini gomendatuko nioke liburu hau, bereziki nerabe eta misteriozaleei. Anima zaitez irakurtzera, ez zara damutuko eta!

miércoles, 2 de abril de 2008

...PELLOT ETA ENPERADOREAREN BAHIKETA...

Garai nahasiak dira Frantzian. Napoleonen armadak Errusian jasandako porrotak hankaz gora jarri du herri guztia. Napoleon Elba irlara erbesteratu dute, baina bere azken jaraitzaileek handik atera nahi dute lehenbailehen, boterea berreskuratu asmoz. Pelloti eskatu diote laguntza konspiratzaileek, eta kortsario lapurtarrak bere enegarren abenturari ekindo dio Mediterraneoko uretan, arriskuz eta ezustez betetako istorioa.

NIRE IRITZIA:
Gustatu zait liburua, historia mamitsua du eta era dibertigarrian kontatua. Liburuko zatirik aspergarri eta pisutsuenak protagonisten memoriak eta beraien pirata denborako istorioak egin zaizkit; etengabe gogorarazten baititu beraien oroitzapenak.
Napoleon Frantziako Enperadorea, Errusian porrota izan eta gero, Elba irlara erbesteratzen dute. Baina hainbat lagun ez dago konforme eta konplot bat egiten dabiltza Napoleon irlatik ateratzeko. Horretarako, Hendaiako Pellot kortsarioaren laguntza dute diru truk. Istorioaren bukaeran, armadaren itsasontzien arreta bereganatzeko erabili dutela ohartzen da Pellot, eta Maron kapìtainari botatzen dio honen errua.
Liburu hau edozein abenturazaleri gomendatzen diot.

viernes, 14 de marzo de 2008

...SENTIMENDU BEREZI HORI SORTZEAN...


Nire erraietan sentimendu berezi hori sortzean,
gauaren ilunean ilargiari begiratu
eta zure begirada lizunaz naiz oroitzen.
Nire erraietan sentimendu berezi hori sortzean,
tximeletak sentitzen ditut barnean
eta dizdira nire begietan.
Nire erraietan sentimendu berezi hori sortzean,
nire bihotzaren sarrailak ireki
eta maite zaitut nahi dizut esan.

miércoles, 5 de marzo de 2008

...MILLA HITZ SENTIMENDU BAKARRERAKO...

Neguko gris kolorezko arratsalde batean,
behe lainoz estaliriko kale kantoi batean,
gure begiek elkar ikusi nahi zuten,
nire larruak zurearen kontra egon nahi zuen.
Maitasunaren eta desioaren esanahiak ezagutu genituen,
zoramenaren eta plazerraren mugak zeharkatu genituen.
Maitasunaren bide korapilatsuan murgildurik,
ni nire sentimenduetan barneraturik eta nire bihotza zurearen bila galdurik,
nire bihotza zurearen bila galdurik, munduko su-pizgailu guztiak lapurtuko nituela hitz eman nizun,
gure barneko sua iñoiz ez zela itzaliko zihurtatu nahi bainizun.

...SARA IZENEKO GIZONA...

Bernardo Atxaga
(Pamiela)

ARGITALETXEKO ORRIALDEAN DATORREN PASARTEA:
Garai nahasi haietan, asko izan ziren historia xume baten jabe egitera iritsi zirenak. Haietariko bat Martin Saldias izan zen, Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura borrokatutako gizona, gerrara bere gogoz joan zena, eta adiskideek Sara goitizenaz ezagutzen zutena. Bere historia, edo hobeki esanda, bere historiaren zatirik arriskutsuena, bidaia batez hasi zen...

NIRE IRITZIA:
Hasiera nahiko pisutsua egin zait baina gerora gehiago erakarri nau liburuak. Liburua lehenengo karlistadan kokatzen da eta garaiko egoera politikoaren berri ematen digu hasieran, bestalde, soldaduak nola gupidarik gabe borrokatzen diren guda odoltsuetan azaltzen digu. Zumalakarregi jeneralari dion mirespena dela eta honen laguntzarako,zelatari gisa sartzen den gizon bat dugu protagonista eta bere eguneroko gorabeherak kontatzen dizkigu. Asko gustatu zaizkit kapitulu amaierako bakoitzaren erreflexuak, bakoitzak gerra honekiko duen ikuspuntua azaltzen dute. Amaiera, berriz, ez da nik espero nuen bezalakoa izan; izan ere, amaierarate ez dakizu zein izango diren infiltratuak, eta ez nuen uste Saldias gudaren aurka azaldu eta Bilbora itzuliko zenik.

...IZAR MALKOAK...



Fernando Morillo
(Aizkorri)

ATZEKO AZALEKO SINOPSIA:
Beñat informatika munduan murgildurik dabilen gaztea da, hacker izateko bidean ondo kokatua. Bi neska ibiliko zaizkio inguruan: bata jatorragoa, dudarik gabe; bestea misteriotsuagoa eta erakargarriagoa, bizimodu ilunekoa eta asmo ezkutukoa. Zoratzeraino menperatuko du bigarrenak Beñat, nahiz eta mutilak horren jakitun egon. Sexuaren eta ilunaren erakargarritasuna, ordea, handia da.

NIRE IRITZIA:
Asko gustatu zait liburu hau. Gure adineko nerabe baten bizipenetan oinarriturik dago, eta oso modu dibertigarrian kontatua. Gaztearen maitasunarekiko gorabeherak ditu hizpide eta arazoen aurrean bihotzarekin pentsatzen du nahiz eta buruak kontrakoa adierazi. Istorioa oso erreala da eta gure adineko edozein senti daiteke honekin identifikatua. Zenbait zati erotiko nahiz erromatiko ditu. Maitasun nobelak gustuko dituen edonori gomendatuko nioke irakur dezan.

viernes, 22 de febrero de 2008

...NIRE ARIMAREN KONKISTATZAILEA...

Zure begirada lizunak
nire arima zeharkatzean,
desira eta zirrarak
nire erraiak inbaditzean,
zure gorputz lirainaz

liluraturik geratzean garagardo artean,
garagardo artean `etor zaitez nirekin´
xume bat xuxurlatzean.

...MAITASUNAREN GUDAN...

Eusko gudari batek askatasunarekin amesten duen bezalaxe,
nik nire printze urdinarekin amesten dut.

Eusko gudari batek herriari bere odola eskaintzen dion bezalaxe,
nik nire bihotza eskaintzen dizut.
Eusko gudari batek indepedentzia lortzeko gudan dena ematen duen bezalaxe,
nik zu lortzearren dena emango dut.
Dena emango dut zeren ni ere gudari bainaiz, maitasunaren barrikadan, zure bihotzaren jabe bihurtzeko borrokan.

..FERNANDO MORILLOREN BISITA...

(2008-02-11)
Fernando Morillok bisita egin zigun astelehenean. Hori dela eta, Izar Malkoak izeneko liburua irakurri genuen; eta aurretik, Dorretxe zaharreko liburua ere irakurrita genuen. Bere burutazio bitxiak, ligatzeko sekretutxoak eta idazle aldetik dituen ikuspegia zenbait gaiekiko entzunaz arratsalde ona pasa genuen. Bestalde bere etorkizunerako proiektuak, argitaratzeko prest zituen liburuak eta asmoak ere azaldu zizkigun.

viernes, 8 de febrero de 2008

..MAITASUNAREN BARRIKADA..


Galdurik ikusten dut neure burua barrikada hontan,
zure bihotzaren jabe bihurtzeko borrokan,
zure ezpainak eta aurpegi eztia musukatzeaz ametsetan,
nirea ez zarela ohartzean inguratzen nauten lau paretak kolpatuaz zoramenean,
eta nire malkoak arroilak sortuaz zure begi dizdiratsuen oroitzapenean

..ILARGI BETEKO GAU ZORIONTSUAK..


Ilargiaren argitan, gauak bere mantu beltzaz gu estaltzean
ilargiaren argitan, haize epelaren laztanean
ilargiaren argitan, kresal usainaren goxotasunean
ilargiaren argitan, isiltasuna nagusitzean

ilargiaren argitan, zure begien dizdirak nire bihotzari bidea argitzean
ilargiaren argitan, bion begiradak gurutzatzean

ilargiaren argitan, bion gorputzek bat egitean
zure ezpainen desira zen nagusi gauaren ilunean.

jueves, 7 de febrero de 2008

..ZU SOILIK..


Zu zara nire bihotzaren taupaden arrazoi,
zu zara nire malkoen erantzule,
eta irrien ikusle.
Zu zara nire bizitzaren gidari, zu soilik.
Ikusi zintudanetik ezin baitzaitut ahaztu uneoro,
ikusi zintudanetik ezin baitzaitut nire ametsetatik ezabatu gauero.