jueves, 24 de abril de 2008

...ITSASLABARREKO ETXEA...

Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei urte izan zitueneko uda. Egunero joaten zen itsaslabarrera, bakardade bila. Behin, ustekabean, etxe bat aurkitu zuen itsaslabarrean. Uda hartan, Joanak amodioa ezagutu zuen, baina baita misterioa, beldurra eta heriotza ere. Horixe da bere koadernoan idatzi eta kontatu diguna. Horixe da liburu hau.



NIRE IRITZIA:
Asko gustatu zait liburua, atseginez irakurri dut. Protagonistak bere nerabezaroko bizipenak ditu hizpide, eta horiek guztiak bere koaderno more maitean ditu bilduak.Misterio eta maitasun kutsu bat ditu liburuak. Joanak bere lehenengo printze urdina ezagutuko du eta, bestelade, itsaslabarrean etxe misteriotsu bat aurkitzen dute eta, bertan, hainbat abentura eta momentu zirraragarri igaroko dituzte.Edozeini gomendatuko nioke liburu hau, bereziki nerabe eta misteriozaleei. Anima zaitez irakurtzera, ez zara damutuko eta!

miércoles, 2 de abril de 2008

...PELLOT ETA ENPERADOREAREN BAHIKETA...

Garai nahasiak dira Frantzian. Napoleonen armadak Errusian jasandako porrotak hankaz gora jarri du herri guztia. Napoleon Elba irlara erbesteratu dute, baina bere azken jaraitzaileek handik atera nahi dute lehenbailehen, boterea berreskuratu asmoz. Pelloti eskatu diote laguntza konspiratzaileek, eta kortsario lapurtarrak bere enegarren abenturari ekindo dio Mediterraneoko uretan, arriskuz eta ezustez betetako istorioa.

NIRE IRITZIA:
Gustatu zait liburua, historia mamitsua du eta era dibertigarrian kontatua. Liburuko zatirik aspergarri eta pisutsuenak protagonisten memoriak eta beraien pirata denborako istorioak egin zaizkit; etengabe gogorarazten baititu beraien oroitzapenak.
Napoleon Frantziako Enperadorea, Errusian porrota izan eta gero, Elba irlara erbesteratzen dute. Baina hainbat lagun ez dago konforme eta konplot bat egiten dabiltza Napoleon irlatik ateratzeko. Horretarako, Hendaiako Pellot kortsarioaren laguntza dute diru truk. Istorioaren bukaeran, armadaren itsasontzien arreta bereganatzeko erabili dutela ohartzen da Pellot, eta Maron kapìtainari botatzen dio honen errua.
Liburu hau edozein abenturazaleri gomendatzen diot.