miércoles, 5 de marzo de 2008

...SARA IZENEKO GIZONA...

Bernardo Atxaga
(Pamiela)

ARGITALETXEKO ORRIALDEAN DATORREN PASARTEA:
Garai nahasi haietan, asko izan ziren historia xume baten jabe egitera iritsi zirenak. Haietariko bat Martin Saldias izan zen, Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura borrokatutako gizona, gerrara bere gogoz joan zena, eta adiskideek Sara goitizenaz ezagutzen zutena. Bere historia, edo hobeki esanda, bere historiaren zatirik arriskutsuena, bidaia batez hasi zen...

NIRE IRITZIA:
Hasiera nahiko pisutsua egin zait baina gerora gehiago erakarri nau liburuak. Liburua lehenengo karlistadan kokatzen da eta garaiko egoera politikoaren berri ematen digu hasieran, bestalde, soldaduak nola gupidarik gabe borrokatzen diren guda odoltsuetan azaltzen digu. Zumalakarregi jeneralari dion mirespena dela eta honen laguntzarako,zelatari gisa sartzen den gizon bat dugu protagonista eta bere eguneroko gorabeherak kontatzen dizkigu. Asko gustatu zaizkit kapitulu amaierako bakoitzaren erreflexuak, bakoitzak gerra honekiko duen ikuspuntua azaltzen dute. Amaiera, berriz, ez da nik espero nuen bezalakoa izan; izan ere, amaierarate ez dakizu zein izango diren infiltratuak, eta ez nuen uste Saldias gudaren aurka azaldu eta Bilbora itzuliko zenik.

No hay comentarios: